Zeru gorriko egun berri bakoitzeko… Independentzia!


Kattalinen azken oharra:

96 ordu eta hiru gau igaro ditugu amesten etorkizuna ez dela inposatu digutena. Diruaren eta boterearen gosez herri hau saltzen dutenak existitzen ez direla amestu dugu, lepoaren bueltan ito arte estutzen gaituen estatuen soka zarra apurtzen genuela eta Lezoko zeru grisean kolore gorri biziz Independentzia idazten genuela. …irakurri osoa…

Denak | Mar 27

GT’08 zuzenean gazte komunikazio proiektuen eskutik!


Denak | Mar 21

OHAR garrantzitsuak!


Azokako materiala ostiral goizean ekarri ahalko da, informazio gunera (udal plazan) eraman behar da materiala. Aparkalekua izango da azkenean, hala ere garraio publikoan etortzea izango da modurik errazena, baina besterik ezean aparkaleku zerbitzua izango da. Salaketarako telefonoa webean agertzen dena da (634649111) eta ez eskuorri inprimatuetakoa (barkatu eragozpenak). …irakurri osoa…

Denak | Mar 18

Gazte komunikazio proiektuek zabalduko dute Gazte Topagunearen berri


Ostiralean hasiko da aurtengo Lezoko Gazte Topagunea. Aurten ere, gazte komunikazio proiektuak izango dira Topagunearen berri lau haizetara zabalduko dutenak. Gaztesareko informazio agentziak egunerokoa jasoko du internetez, Xirika egunkari bilakatuko da topagunean eta Gararen baitan Euskal Herrian eta Irauli Uhinak egun osoan airean izango da, aurten gainera Info7ren bitartez ere bai. …irakurri osoa…

Denak | Mar 16

Hasi da muntaia!


Atzera kontua markatzen duen web honetako txokoa zenbaki gabe geratzen ari da, bertan baita lau egunez amesten dugun herrira eramango gaituen ekitaldi erraldoia, Gazte Topagunea 2008. 3.000 txanda, 2.400 metro karratuko karpa erraldoia, 60.000 W-ko potentzia, 60 hitzaldi eta tailer… Lezo guzti hori jasotzeko prestaketa lanetan da buru-belarri. …irakurri osoa…

Denak | Mar 15

Milaka gazte batu dira Gazte Topagunearen aurkezpenetan


Azken hilabetean zehar Lezoko Gazte Topagunearen aurkezpenak egin dira Euskal herri osoan zehar. Milaka gaztek izan du aurkezpen hauetan Topagunearen berri. Herriz herri Gazte Topagunearen kokapen politikoa azaldu da, zein helburu dituen eta zer izango den Lezon martxoaren 21etik 24ra.

…irakurri osoa…

Berriak, Denak | Mar 15

Mendi martxan joango dira Bilboko gazteak aurtengo topagunera


Aurten ere, kaskagorri, bilboko gazte mugimenduaren konpartsak, Mendi Martxa antolatu dugu MARTXOAREN 16TIK 21ERA BILBOTIK - LEZORA!
Kaskagorri, Topagunera joateko deia egiteaz gain, mendi martxa honetara parte hartzera animatzen zaituztegu. Ez du inporta Bilbokoak edo ez izatea, helburua jendearen arteko ezagutza baitda. …irakurri osoa…

Denak | Mar 10

GT08ko musika eskaintza!


Urtero bezala tarte berezia izango du Gazte Topagunean musika eskaintzak. Nagusia musika gunean izango da, bertako karpa handian eta txikian, baina hortik kanpoko eskaintza ere izango da: gunez gune, kalean… hemen duzu GT-n izango diren talde gehienen inguruko informazioa.

…irakurri osoa…

Denak | Mar 6

Denona da Gazte Topagunea! Egin zure ekarpena azokan, eskola gunean, kultura gunean…


[Azokarako materiala AURREZ SOILIK jasoko da] Bi aste besterik ez dira falta GT’08 hasteko, Lezoko teilatuetan Independentzia hizki larriz idazteko; eta ez da posible izango denon ekarpenarekin ez bada. Jada asko dira ekarpenak egiteko dauden aukerak, gainera batzuren kasuan aurrez egin behar da nahi eta nahiez (adibidez azoka). Beraz, hemen duzu ekarpenak egiteko dauden aukeren laburpen txiki bat… gazte indarraz etorkizuna Independentzia! …irakurri osoa…

Denak | Mar 4

Palestina, Venezuela, Kurdistan, Irlanda eta Hegoafrikatik etorriko dira gazte delegazioak, besteak beste


Gaur aurkeztu dute Iruñean GT’08ko naziorateko programazioa. Prentsaurrekoa Gazte Topaguneko bozeramaleak eta Kamaradak gazte internazionalisten sareko partaideek eskaini dute. Bertan, Euskal Herria bezala, askapen borrokan diharduten beste hainbat herrik topagunean izango duten partehartzea azaldu dute.[Aurkezpeneko audioak]

GT08 Nazioarteko prentsaurrekoa
…irakurri osoa…

Denak | Feb 27

Musikherriaren eskutik Independentziaren aldeko CD bilduma


azala-cdbildumaEntzun hemen abestiak!
Etorkizuna Independentzia! lelopean 18 abestiko CD bilduma osatu du MusikHerriak. CDak Hesianek GT-rako egindako Zeru Gorriko Egunak abestiaz gain bilduma honetarako propio egindako 4 abesti berri ere jasotzen ditu (Txurrustada, Feos Pero Majos, Aketza eta Skatu taldeek egindakoak). Otsailaren 14ean EHko kazeta - JPBrekin eta 15ean Gararekin banatu ostean herri guztietan izango da eskuragarri martxoaren 1etik aurrera, bitartean hemen entzun ditzakezue abestiak.
…irakurri osoa…

Berriak, Denak | Feb 18

Independentziaren aldeko CD bilduma osatu du Musikherriak GT’08rako


Etorkizuna Independentzia! lelopean 18 abestiko CD bilduma osatu du MusikHerriak. CDaK Hesianek Gazte Topagunerako egindako Zeru Gorriko Egunak abestiaz gain bilduma honetarako propio egindako 4 abesti berri ere jasotzen ditu (Txurrustada, Feos Pero Majos, Aketza eta Skatu taldeek egindakoak). Otsailaren 14ean Euskal Herriko kazeta - JPBrekin eta 15ean Gararekin eskuratu ahalko da CD bilduma.

CD aurkezpena

…irakurri osoa…

Berriak | Feb 7

Euskal estatu sozialista du helburu Gazte Topaguneak


Egitarau aurkezpena

Gazte Topagunea 08 mugarri berri bat da Euskal Estatu Sozialistaren eraikuntzan, Independentzia eta Sozialismoaren eraikuntzan. Honela, gazte independentistek azaldu dutenez, topagunean Euskal Estatu Sozialista eraikitzeko, Independentzian bizitzeko aukera emango digun proiektuari erantzuten dioten eremu eta dinamikak landuko ditugu, baita horretarako beharrezkoak den bizi eredua erreproduzitzen ere.

…irakurri osoa…

Berriak | Jan 31